ESKOLAKO INTERBENTZIOA
ESKOLAKO INTERBENTZIOA 2018/2019 IKASTURTEA MARIA EZPELETA NAHIA LASA ANE LUJANBIO XABIER MURUZABAL IRATI OLIDEN XIMAN TALDEA 1. SARRERA Interbentzioari ekin aurretik, taldekideok geure praktikaldiko eskoletako egoera aztertu genuen, hots, Gipuzkoako ikastetxeetan Haur Hezkuntza IKT-ekiko dagoen egoera. IKTen aldetik denak egoera berdinean zeudenez, hau da, antzeko baliabideak zituztenez, gertuen zegoen ikastetxera joatea erabaki genuen. 2. EBALUAZIO OROKORRA Ebaluazio orokorra: gure praktiketako eskolan zer nolako presentzia zuten IKT-ek, zeinbateko maiztasunarekin erabiltzen ziren… Ikastetxe bakoitzaren ebaluazioa. Ane: Unibertsitateko praktikak konbalidatu egin nituen, izan ere, duela bi urte Goi mailako Haur Hezkuntza zikloan praktikak egin nituelako. Horren harira, praktikak bi urteko gela egin nituenez, ez zegoen inolako IKT-en presentziarik. Maria: Nik 4 urteko gelan egin nituen praktikak. Bertan IKT ak presente zeuden ha...