Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como Moduloa

ANIZTASUNAREN AURREIRITZIAK

ANIZTASUNAREN AURREIRITZIAK       Gaur gelan jarduera sinple bat egin dugu, jarraian zuekin partekatuko dudana. Jarduera  "a niztasuna" hitza entzutean burura etortzen zaigun 3 hitzak zeintzuk ziren orrialde batean idaztean datza; nire burura etorri diren lehenengo hiru hitzak ondorengoak izan dira:  KULTURA ANIZTASUNA GIZAKIAK LAGUNAK

MEMORIA PLAZA

MEMORIA PLAZA: TALDE HAUSNARKETA Gai hau entzuna egiten zaigun arren, ez dugu uste nahikoa informazio dugunik. Hau da, ez dakigu zer dagoen honen atzetik. Uste dugu, gobernuak interes politikoengatik gauza ugari estali nahi izan dituela gizarteak gertakizunak ahaztu zitzan.   Garai horiei buruz familian kontatutako pasarteak ezagutzen genituen, bai eta ikus entzun ezberdinen bitartez jasotakoa ere. Gainera, jasotako informazio hau bi alde oso ezberdinetatik izan da, hau da, bi ikuspegi oso ezberdinetatik.    Gure ustez, honek aniztasunarekin zerikusia dauka; izan ere, bideoan azaltzen ziren familia guztiek komunean zuten senideren bat galdu izana. Berdintasun horren atzean aniztasun zabal bat ezkutatzen zen, familia hauek euren senideen heriotza modu ezberdin batean bizitu dute. Arestian esan dugun moduan, denok hitz egin dugu noizbait honetaz bai guraso edota lagunekin. Ezkutuko gai bat denez, honek interes handiagoa sortzen du, eta beraz, honi buruzko in...

IPUINAREN LANKETA

IPUINAREN LANKETA 1.BLOKEA: Hausnarketa        Ipuinen lanketak, aniztasunaren kontzeptuaren ideia aldatu ez digun arren, hau eraikitzen lagundu digu. Hau da, aniztasuna ezaugarri fisiko, motore edo kognitiboetatik haratago doala ikusi dugu. Besteak beste, ezaugarri sozial edo ekonomikoek ere eragina dute.         Tximeleta Belarriak izan da arreta gehien eman digun ipuina. Izan ere, bertan egunera arte jorratu ez dugun aniztasuna azaltzen baita. Eta horrez gain, ipuin gehientsuenek ez bezala, ez du amaiera perfekturik. Arazoa konpontzen ez den arren, protagonistak, hots, Maddik, bere jarrera aldatuz, isekei aurre egiten die. 2.BLOKEA: Proposamena eskolari begira           Ipuinak, Haur Hezkuntzan modu honetako gaiak lantzeko tresna baliagarriak direla uste dugu. Izan ere, haurrei gertakizun hauek protagonistak balira bezala bizitzeko aukera ematen zaie, bai eta protagonisten emozioak eta sentimend...

PAUSOKA TALDE HAUSNARKETA

PAUSOKA TALDE HAUSNARKETA Pausoka elkartearen hitzaldia areto nagusian izan genuen. Elkartearen sortzailetako bat, kide eta guraso den  Maiteder- ek aurkeztu zuen hitzaldia. Hasieran bere bizipenak kontatu zizkigun, bere bizitzako etapa garrantzitsu eta zaien berri, eta horrekin batera Pausoka elkartea, Hernanin aurkitzen den behar bereziak dituzten gurasoen elkartea. Oso hitzaldi interesgarria izan zen, lehenik eta behin bere bizitzako pasarteak kontatu zituelako, bere umearen argazki eta bideo laburrak erakutsiz, azaltzen zuenarekin bat eginez. Bere semea Aimar da, eta garun paralisia du. Jaio zenean dena ondo zihoala uste bazuten ere, hilabete batzuen ondoren etorri zen ustekabea. Maitederrek esan zuenaren baitan, albistea jasotzerakoan, ahul sentitu zen ez baitzekien non, nora, norengana jo. Baina, ahaleginak egin eta, bera izan da Pausoka elkartearen sortzailetako bat. Bere helburua, haur guztiak defendatu, beraien eskubideak indartuz, beraiekin borroka...

CALCUTA ONDOAN

Imagen
CALCUTA ONDOAN TALDE HAUSNARKETA         Calcuta Ondoan, GGKE 1999an jaiotako Gipuzkoako irabazteko asmorik gabeko erakunde bat da, onura publikorako aitortua. Calcuta Ondoan-ek laguntza humanitario eta garapenerako proiektuen alde egiten du lan Indiako pertsona eta taldeen sustapen integralerako, betiere gizaki eta herri moduan duten nortasuna eta erlijioa errespetatuz eta giza eskubideak eta genero-berdintasuna bermatuz. Kultur arteko aniztasunaren aberastasuna eta desberdina denarekiko errespetua indartzen du.     Calcuta Ondoan eraikitzeko, gida gisa dituzten eta beraiekin bat datozen balore bartzuk ondorengoak dira:  Solidaritatea Gardentasuna Koherentzia Genero-ekitatea Lankidetza Partaidetza Gertutasuna        Calcuta ondoaneko kide batzuk etorri ziren Otsailaren 22an eta beraiekin hainbat jarduera egin eta egoera ezberdinak aztertu genituen. Jarduerak ondorengoak izan ziren:   ...

BERRITZEGUNEKO TALDE HAUSNARKETA

Imagen
BERRITZEGUNEKO TALDE HAUSNARKETA El viernes, 15 de febrero, nos vino una miembra de la sección de las TIC del Berritzegune, Sara Crespo. Nos dio a entender que su deber es, investigar, buscar diferentes recursos... El Berritzegune además de ser una sitio para formar a los docentes, también es un servicio para impulsar las innovaciones, mandar ayuda a los centros educativos para ayudar a responder a los niños con necesidades de educación especial… Esta asociación se creó hace 17 años y funciona por zonas o regiones. Para empezar, nos contó como anécdota su experiéncia. Sobre todo destacó la evolución que han tenido las TICs desde que ella empezó a estudiar hasta el dia de hoy. Nos contó que en la época en la que ella estudiaba apenas había cámaras y que por lo tanto, tiene una solo foto de toda su carrera. Mientras cursaba sus estudios se compró una Macintosh klasika, la cual solo tenia, 100 megas. Pero, en aquella época era una máquina extraordinaria. Esta maquina la us...

LAN MODULARRA: UNRWA tailerrak

Imagen
UNRWA TAILERREN HAUSNARKETAK Tailerraren lehen zatia, areto nagusian izan zen. Bertan, hainbat pertsonen hitzaldiak entzuteko aukera izan genuen. Egungo planetako justizia eza ezagututa, gizarte eraldaketarako jardunaldi hauen helburua herritar aktibo eta kritikoak sortzea zen. Lehen hitzaldian, palestinarrek egun duten egoera azaldu ziguten. Hitzaldi honen helburu nagusia errefuxiatuen estereotipoekin haustea zen, genero ikuspegian zentratuz. Herritartasun eta hezkuntza eredu global hau kalitatezkoa izan dadin,  ezinbestekoa da elkar ezagutzea eta elkarrekin egiten, izaten eta bizitzen ikastea. Etengabeko gogoeta eta hausnarketa bultzatu behar du. Jarraian artearen inguruan hitz egin ziguten; hau gizartea eraldatzeko tresna gisa azalduz. Artea hezkuntzarako tresna erabilgarria dela transmititu ziguten, hau tokira eta garaira egokituz joan behar zela aditzera emanez. Bestalde atentzioa eman zigun pantaila handian proiektatu zituzten bi irudik, zeinak egun zenbat arg...

KULTURA KONTZEPTUA

1. GAIA: GIZARTE ETA KULTURA INGURUNEAREN EZAGUTZA 1.1. jarduera. ANIZTASUNA. Bideo eta irudien inguruko hausnarketa  Taldearen zkia / Taldearen izena: 10. taldea XIMAN Parte hartutako kideak: Xabier Muruzabal, Ane Lujanbio, Maria Ezpeleta, Irati Oliden eta Nahia Lasa Data: 2019-02-14 Bideoen zerrenda  OHARRAK 1 Ur Handitan (1) 2 Normal. Isabel Coixet “Normal”aren kontzeptua zer den, are gehiago, existitzen ote den zalantzan jatzen dute. Bakoitzarentzat normala berak egiten duena dela azalduz eta beraz, ez dagoela denontzat “normala” den zerbait. Horrez gain, normala ez dena norbaitek zu normala ez zarela erabakitzeagatik, zuri gaizki sentiaraztea dela ere esaten da. 3 Eta zu zer zara, neska ala mutila? Gizarteak neska edo mutil izateagatik ezarri dituen estereotipo, jolas, zeregin, nortasunak... azaltzen dira bertan. Emakumea izanez gero, panpinekin, itsura zaintzeko produktuekin jolastu behar duzula erakusten dizute, polita, irribarretsua...