ESKOLAKO INTERBENTZIOA










ESKOLAKO INTERBENTZIOA



2018/2019 IKASTURTEA












MARIA EZPELETA
NAHIA LASA
ANE LUJANBIO
XABIER MURUZABAL
IRATI OLIDEN
XIMAN TALDEA




1. SARRERA


Interbentzioari ekin aurretik, taldekideok geure praktikaldiko eskoletako egoera aztertu genuen, hots, Gipuzkoako ikastetxeetan Haur Hezkuntza IKT-ekiko dagoen egoera. IKTen aldetik denak egoera berdinean zeudenez, hau da, antzeko baliabideak zituztenez, gertuen zegoen ikastetxera joatea erabaki genuen.

2. EBALUAZIO OROKORRA


Ebaluazio orokorra: gure praktiketako eskolan zer nolako presentzia zuten IKT-ek, zeinbateko maiztasunarekin erabiltzen ziren… Ikastetxe bakoitzaren ebaluazioa.

  • Ane: Unibertsitateko praktikak konbalidatu egin nituen, izan ere, duela bi urte Goi mailako Haur Hezkuntza zikloan praktikak egin nituelako. Horren harira, praktikak bi urteko gela egin nituenez, ez zegoen inolako IKT-en presentziarik.
  • Maria: Nik 4 urteko gelan egin nituen praktikak. Bertan IKT ak presente zeuden haurren egunerokotasunean. Batetik, gela bakoitzean arbel digital bat zegoen. Dena den, ez dut uste hauei erabilera egokia ematen zitzaienik; izan ere ez ziren gehiegi aprobetxatzen eskaintzen dituzten aukera zabal guztiak. Bestalde, irakasleak txangoetan eta ekintza ezberdinetan argazkiak ateratzen zituzten ondoren hauek ikastetxeko blogean zintzilikatzeko eta etxetik haurren gurasoek eskolan gertatutakoaren berri izateko.
  • Irati: Nire praktikaldia, 5 urteko gelan burutu nuen. Haur Hezkuntzako eraikinean, ez zegoen ordenagailu gelarik, baina 4 urteko nahiz 5 urteko gela bakoitzean ordenagailu bat zegoen. Honen erabilera handia ez zen arren, noizean behin ikasleak bertan ikusten ziren unitate didaktikoren bat egiten. Beste erabilera ohiko bat proiektuetarako informazio bilaketa zen. Ordenagailua haurrek bakarrik erabiltzen zuten arren, irakaslea ez zen urruti ibiltzen, beraz, erabilera okerra ez zegoela bermatzen zuen irakasleak. Hala ere, 5 urteko haurren gelan, musikako gelan eta ingeleseko gelan arbel digitala ere bazuten. Eta bertan, haurren gustuko abestiak ipintzen zituzten edo lantzen ari ziren gaiaren inguruko bideo nahiz argazkiak. Bestalde, irakasleek haurrei noizean behin argazkiak ateratzeko ohitura zutenez, hilabetearen amaieran argazki hauek arbelean proiektatzeko ohitura zuten, horrela, haurrek euren garapena ere ikus zezaten.
  • Nahia: Nire praktikaldiko eskolan, gelan bertan, 3 ordenagailu zituzten. Hauek astero erabiltzen zituzten; izan ere, bertan jartzen zuten astelehen arratsaldean ikusten zuten pelikula. Horrez gain, haurrek ere erabiltzen zituzten oso noizean behin jolas didaktikoak burutzeko. Aipatutakoaz gain, argazki kamara bat ere bazuten, hau dezente erabiltzen zuen irakasleak haurrei argazkiak ateratzeko, gero, eskolako webera igotzen baititu. Hau gutxi balitz, mikroskopio txiki bat ere bazuten. Hau sarritan erabiltzen zuten atarian zein eskolaz kanpo aurkitzen zituzten intsektuak gertutik ikusi eta aztertzeko.
  • Xabi: Nire praktikaldia 5 urteko gelan egin nituen. IKT-ak egunerokoan erabiltzen zituzten. Gelan ordenagailu bat zegoen musikarako ahots-igogailuekin batera, hauek ikasleei musika jartzeko, irudiak erakusteko, bideoak jartzeko eta beraiekin gai beten inguruan ikerkuntzak egiteko erabiltzen zituzten. Beste alde batetik, liburutegian, proiektore bat zeukaten ordenagailu batekin batera, ni bertan egon nintzenean ez zuten erabili, baina jarduera ezberdinak egiteko erabiltzen zutela esan zidan irakasleak. Jarduera bereziak egiten genituenean, irakasleak umeei ateratako argazkiak ikastolako orrialdera igotzen zituen, hauek gurasoen eskura egon daitezen.

3. IKASTETXEA


Esku-hartzea egiteko Santo Tomas Lizeoa aukeratu dugu. Ikastetxea hau kontzertatua da eta Donostiako Berio auzoan kokatzen da, hirigunetik gertu. Ikastetxeak, 2urtetik batxilergoa bukatu arteko ibilbidea eskaintzen du eta guztira 1741 ikasle jasotzen ditu.

Ikastetxeak hainbat eraikuntza ditu: Lehenengo eraikuntzan, 2 urteko eta 3 urteko ikasleak daude. Bigarren eraikuntzan, 4 eta 5 urtekoak LH 1 eta LH 2koekin batera. Hirugarren eraikuntzan, LH 3tik DBH 2ra arteko ikasleak daude eta laugarren eraikuntzan DBH 3 tik 2. batxilergora arteko ikasleak daude.

Gure interbentzioa 5 urteko gela batean egin dugu, gelan 26 ikasle genituen, 14 neskaz eta 12 mutilez osaturik zegoena. Gelan ikt-ekin erlazionaturiko elementu gutxi aurkitu ditugu, ordenagailu bat eta ahots igogailuak zehazki.

4. JARDUERAK


  1. JARDUERA. NATURA ETA HIRIA

  1. Azalpena

Lehenik eta behin naturan eta hirian aurkitzen diren elementuak izendatu zituzten haurrek. Ondoren, bi taldetan banatu ziren; taldeak ez genituen guk egin, zeregin hau euren esku hitzi genuen, bai bakoitza gusturen sentitzen zen edo nahi zuen lekura joateko, bai eta beraien kabuz erabaki bat hartzeko beharra sentitzeko eta horrela erabakiak hartzen hasteko. Behin taldeak eginik zeudela, talde bakoitzean, elkarlanean mural bat egin zuten: batetik, natura eta bestetik hiria irudikatuz. Margotzen zeuden bitartean, musika jarri genien konfiantzazko giroa sortzeko. Hala, ondorengo ekintza burutzeko irudiok paretan itsatsi genituen.

Behin ekintza burutzeko materiala prest genuela, ordenagailua erabiliz aurrez prestatua genituen naturarekin eta hiriarekin lotura zuten hotsak jarri genituen. Honen aurrean haurren egin beharrekoa hots horiek entzutean zein lekutan entzun ditzaketen identifikatzea zen. Horrela, beraiek aurretik eginiko naturaren murala zegoen lekura edota hiriaren murala zegoen lekura hurbildu behar ziren.

Haurrek hots batzuk bi lekutan identifikatu zitzaketela ohartu ginenez, aukera eman genien bi muralen artean gelditzeko, honek hots hori bi lekutan entzuten zituztela adierazi nahi zuen.

2. Helburuak
  • Errespetu, laguntza eta lankidetzako jarrerak eta ohiturak lantzea, norberaren jokabidea erregulatu eta norberaren eta gainerako pertsonen beharrizanetara egokitzeko, eta sumisio nahiz nagusitasuneko jarrerak baztertzea. (marrazterako garaien)
  • Ingurune fisiko eta soziala behatu eta aztertzea eta hura ezagutzeko interesa adieraztea, haren partaide izateko sena lantzeko eta ingurune horretan nolabaiteko segurtasunez eta autonomiaz jarduteko. (jarduera hau burutzeko ingurune fisikoaren ezagutza izan behar dute

3. Baliabideak
  • Kartulinak
  • Margoak
  • Zeloa
  • Ordenagailua
           4. Iraupena

40 minutu

5. Lantzen diren konpetentziak:

  • Motorra: Autonomiaz, izaera kritikoaz, sormenez eta adierazkortasunez lantzea norberaren, gainerako pertsonen eta ingurune fisiko eta kulturalaren jardun-eremu motorreko egoerak, eta jokabide motorra lantzen laguntzen duten jakintzak, prozedurak eta jarrerak barneratzea, jarduera fisikoa eta kirola egiteko ohiturak hartu eta, bizimodu osasungarri batean oinarrituta, ongizate osoa lortzen laguntzeko.

Jarduera honek izaera ludikoa du, bizipenetan oinarritzen da eta testuinguru eta egoera askotarikoak lantzen ditu; horrenbestez, egokia da etapa honetan zehaztu diren oinarrizko zehar-konpetentziak eta diziplina barneko konpetentziak eskuratu eta lantzeko.

  • Norbera izaten ikasteko konpetentzia: Norberaren bizitzako esparru eta egoera guztietan sortzen zaizkion sentimenduez, pentsamenduez eta ekintzez gogoeta egitea da, haiei buruz egiten den balorazioaren arabera sendotu eta egokitzea horiek guztiak, eta, era horretan, etengabeko hobekuntzaren bidez, norbera autorrealizaziora bideratzea, errealizazio horren dimentsio guztian.

  • Konpetentzia sozial eta zibikoa: Pertsonen arteko, taldeko eta komunitateko egoeretan elkarrekikotasun-irizpideekin parte hartzea da, gainerako pertsonei aitortuz nork bere buruari aitortzen dizkion eskubideak eta betebeharrak, eta horrela, ekarpen bat egitea norberaren eta guzion onari.

  • Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia: Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala modu osagarrian erabiltzea da, komunikazio egokiak eta eraginkorrak egiteko egoera pertsonal, sozial eta akademikoetan.

2. JARDUERA. YOGA

1. Azalpena:
Haurrei gure parean esertzeko esan genien. Behin eserita zeudela, yoga zer zen ba al zekiten galdetu genien. Horren berri bazutenez, azalpen txiki bat besterik ez genien eman. Beraz, jarduerarekin hasi ginen. Bi taldekidek yoga egin genuen haurrek gure mugimenduak imita zitzaten, bitartean beste taldekide batek, aldez aurretik prestatutako ipuina narratu zuen. Kontakizunarekin batera, giro goxo eta lasaiagoa sortzeko, erlaxazio musika jarri genuen. Yoga ipuinarekin bat zetozen mugimenduez osatu genuen.

2. Helburuak:
  • Gorputza kontrolatzeko bidea urratzea, zentzumen-pertzepzioa lantzea eta testuinguruaren ezaugarrietara doitzea mugimenduaren tonua, oreka eta koordinazioa, ekintzetan dituen ahalmenak eta mugak deskubritzeko.
  • Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko.
  • Ongizate emozionalari eta fisikoari dagozkion jarrerak lantzea (erritmo biologikoak, mugimenduak, jolasa, arakatze-jarduna, elikadura, garbitasuna eta segurtasuna erregulatzea), segurtasun afektiboa finkatu eta eguneroko bizitzako egoerez gozatzeko.

3. Baliabideak:
  • Ordenagailua
  • Giza baliabideak

4. Iraupena:

20 minutu

5. Lantzen diren konpetentziak:
  • Konpetentzia motorra: haurrak, jarduera motor kontzientearen bidez, bere nortasun propioa eraikitzen du, bere gorputza ezagutzen du eta hura adierazpen-bitarteko moduan erabiltzen, gorputz-egitura osatzen du, denbora-errealitatea bizi du, eta kanpo-munduaz eta gainerako pertsonekin harmonian konpartitu behar duen espazioaz jabetzen da.
Kanpo-munduan «den bezala» adierazteko aukera ematen dio gorputz-adierazpenak haurrari, eta horretarako, keinuak, aurpegierak, mugimenduak, gorputz-jarrerak, ukimena eta antzeko baliabideak erabiltzen ditu. Baliabide horien bidez, ideiak eta emozioak adierazten ditu, eta egokitasunez interpretatzen eta balioesten ditu gainerako pertsonen adierazpenak.

3. JARDUERA. NOLA SENTITU ZARETE? Ebaluazioa



1. Azalpena:
Interbentzioari amaiera emateko haurren egoera emozionalari lekua eman nahi izan genion. Honetan, haur bakoitzari bere lekuan esertzeko esan genien eta orri txuri bat eta beraiek nahi zuten margoak erabiliz saioan zehar ea nola sentitu ziren irudikatu behar zuten.

2. Helburuak:
  • Norberak zer emozio eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez jabetzea, horiek guztiak komunikazio-asmoz adierazteko eta, arian-arian, gainerako pertsonenak aintzat hartzeko.
  • Ahozko hizkuntza arian-arian erabiltzea eta balioestea norberaren portaera eta elkarbizitza erregulatzeko.
  • Hizkuntza idatziaren gizarte-arauak ikasten hastea, idazketaren funtzionamendua ikertzeko eta komunikatu, informatu eta gozatzeko tresna moduan balioesteko. (idatziz egiten baldinba dute nola sentitu diren)

3. Baliabideak:
  • Margoak
  • Musika
  • Orriak

4. Iraupena:

10 minutu

5. Lantzen diren konpetentziak:

  • Norbera izaten ikasteko konpetentzia: adin horietan, berebiziko garrantzia dute norberaren irudia eraikitzeko bide ematen duten egoerek eta ikaskuntzek, baita beraien burua eta ingurunea ezagutzeko, balioesteko eta kontrolatzeko bide ematen dutenek ere.
Oinarrizko zehar-konpetentzia eta konpetentzia espezifiko guztietan esku hartzen du «izaten ikasteak» eta autoerregulazioko prozesuak dira esku-hartze horren bitartekari; hau da, kontzientziaren prozesuak eta oinarrizko konpetentzia bakoitzari dagozkion pentsamenduak, hitzak eta ekintzak erregulatzeko prozesuak. Txanpon beraren bi aldeak dira konpetentea izatea –proposamen honetan adierazten den moduan ulertuta– eta, autoerrealizazioaren bidetik, norbera izatea. 

Hausnartzeko gaitasuna izatea funtsezkoa da autoerregulaziorako gaitasuna eskuratu eta nortasuna eraikitzeko prozesuan, eta ezinbestekoa da, era berean, norberaren sentimenduez, pentsamenduez eta ekintzez jabetzea. Haurrak pixkanaka bereizi behar ditu barneko eta kanpoko munduak, eta garapen pertsonalaren dimentsio ugariak eraikitzen lagundu behar dio helduak haurrari; hala nola, hitzezko eta hitzik gabeko lengoaiak, ikasteko prozesuak eta haurraren estilo kognitibo propioa, portaera sozial eta morala, motibazioa eta gogo-indarra, gorputzaren funtzioak eta gorputz-irudia, emozioak, haurrak bere buruaz duen kontzeptua, autoestimua eta autonomia.


  • Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia: sentimenduak eta emozioak adierazi eta bizipenak izan ahala, pertsonek gero eta gehiago ezagutzen dute beraien burua. Adierazpen eta bizipen horien bidez harreman eta lotura eraikitzaileak ezartzen dira beste pertsona batzuekin eta ingurunearekin, entzuteko, azalpenak emateko eta elkarrizketan aritzeko ahalmenak lantzen dira, eta komunikazio-trukerako arau eta gizarte-ohiturak betetzen ikasten da.

Etapa honetan, literaturaren adierazpen xumeenak gerturatuko dizkie literatura-hezkuntzak haurrei, bizipen gozagarriak izan ditzaten, literatura-testuak entzun eta moldatuta.


  • Arterako konpetentzia: arterako konpetentzia Material askotarikoak arakatu eta sormenerako erabiltzen baldin badira, kultura ezagutzeko, ulertzeko eta balioesteko bidea egiten da; era berean, artea balioesteko eta arteaz gozatzeko trebetasunak eskuratzen dira, baldin eta adierazpen-teknika oinarrizkoak erabiltzeari ekiten baldin bazaio irudimena eta fantasia elikatzeko, abestiak, dantzak, mugimenduak eta adierazpenak interpretatzeko jarrera lantzen baldin bada eta bertako eta beste herrialde batzuetako adierazpen artistiko eta kulturalekiko interesa eta jakin-mina pizten baldin badira.

  • Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia: sentimenduak eta emozioak adierazi eta bizipenak izan ahala, pertsonek gero eta gehiago ezagutzen dute beraien burua. Adierazpen eta bizipen horien bidez harreman eta lotura eraikitzaileak ezartzen dira beste pertsona batzuekin eta ingurunearekin, entzuteko, azalpenak emateko eta elkarrizketan aritzeko ahalmenak lantzen dira, eta komunikazio-trukerako arau eta gizarte-ohiturak betetzen ikasten da.
Etapa honetan, literaturaren adierazpen xumeenak gerturatuko dizkie literatura-hezkuntzak haurrei, bizipen gozagarriak izan ditzaten, literatura-testuak entzun eta moldatuta.



5. EBALUAZIOA

  • Haurren ebaluazioa

1. JARDUERA:


  • Denen parte hartzea ebaluatzeko, behaketan oinarrituko gara eta gero haur parte hartzaileen ehunekoetan zentratuko gara honako irizpidea jarraituz:
    • Haurren %0-20ak hartu badu parte, jarduera gaizki atera da.
    • Haurren %20-40ak hartu badu parte, jarduera nahiko gaziki atera da.
    • Haurren %40-60ak hartu badu parte, jarduera nahiko ongi atera da.
    • Haurren %60-80ak hartu badu parte, jarduera ongi atera da.
    • Haurren %80-100ak hartu badu parte, jarduera oso ongi atera da.
  • Euren artean errespetuz eta elkarlanean aritu diren jakiteko, behaketan oinarrituko gara.

2. JARDUERA:


  • Haurren mugimenduak behatuko ditugu, eta haurren batek mugimendu zehatz bat egiteko zailtasunak dituen ikusi beharko dugu.

3. JARDUERA:


  • Haur bakoitzaren marrazkia egin eta interpretazioa egingo dugu.
  • Interpretazioa egin aurretik, haur bakoitzari bere marrazkia azaltzeko eskatuko diogu eta honek emandako informaziotik abiatuko gara interpretazioa egiteko.

  • Gure ebaluazioa

Gure ebaluazioari dagokionez, irakasleak saio osoan zehar gustura sentitu ginela azpimarratu nahi dugu. Hasieran urduritasun puntuarekin joan ginen arren, ikastetxera sartu bezain laster etxean bezala sentitu ginen. Hori gutxi balitz, irakasleak gela gure esku utzi zuen, berak barruan ez egotea erabaki baitzuen, interesgarriagoa eta aberasgarriagoa iruditzen baitzitzaion bera egon gabe haurrak gure esku uztea. Hala, guri ere askatasun handiagoa utzi zigun.

Jarduerekin hasi baino lehen, saio osoa azaldu genien haurrei eta hasieran isiltasuna mantentzea zaila egin zitzaigun arren, pixkanaka haur guztien arreta lortu genuen. Behin azalpenak emanda, jarduerekin hasi ginen. Jarduerekin hasi bezain laster, haur batzuek noizean behin arreta galtzen zuten, baina segituan lortzen genuen berriro ere gurekin batzea.

Harrigarria iruditu zitzaigun Yoga egin genuenean ikasgelan sortu zen isiltasuna. Haur guztiak isil-isilik eta mugimendu guztiak ondo egin nahian aritu ziren. Bakoitza berean kontzentratua egon zen eta gure ustez giroa lasaitzeko jarri genuen musikari esker izan zen hain nabarmena gelako lasaitasuna.

Azkeneko jarduerak haurrek feedback-a ematea zuen helburu eta haur guztiek nola sentitu ziren esan zigutenez, gure unitatea didaktikoarekin gustura gelditu ginela esan behar dugu.

Irakaslearen ebaluazioari dagokionean, irakasleak konfiantza osoaz ikasgelan bakarrik utzi gintuen haurrekin; beraz, ezinezkoa egin zitzaigun ebaluazioa jasotzea. Dena den, aurrez irakaslearekin hitz egin genuen jardueraren nondik norakoaz, eta egokia eta dibertigarria iruditu zitzaion haur talde horrentzat. Irakasleari yogaren ekintza gustatu zitzaion bereziki. Ekintza berritzailea eta ezohikoa delako haurren emozioei garrantzia ematen diona.

6. METODOLOGIA


Gure saioan ikaskuntza esanguratsuaren metodologia erabili dugu batik bat, izan ere, ikasleek zekienetik abiatu gara gure saioa haurrera eramateko, hau da, ikasketa esanguratsua erabili genuen. Hasieran, beraiek zekitena zer den ikusi izan dugu galderen bitartez, eremu bakoitzeko elementuak zeintzuk diren identifikatzen zituztela. Ondoren, jardueren bitartez guk informazioa gehitu dugu, zekiten jakinduria handituz. Beste alde batetik, haurren autonomia bultzatu dugu, parte hartzearekin eta kooperatibismoarekin batera, izan ere, jarduera batean mural batzuk margotzerako orduan, hauek beraiek marraztu nahi zutena aukeratzen utzi diegu, denok batera marrazki bat osatzen zuten bitartean.

Saioaren hasieran arazo batekin egin dugu topo, izan ere, gutariko baten praktikaldiko eskolako gelan egin dugu interbentzioa. Gutariko bat ezagutzen zutenez, ikasleak denbora guztian hitz egin nahi zuten, guri hitz egiteko tarterik utzi gabe. Baina egoera kontrolatu genuenean ez genuen arazo gehiagorik izan, ikasleen parte hartzea bultzatu genuen hauen inplikazioa lortuz.







































7. ERANSKINAK


Hotsak:


Erlajazio musika:


Bideoa (gmailetik bidali dizugu)






Comentarios

Entradas populares de este blog

LAN MODULARRA: Talde lanarako errubrika

PRESENTACIÓN

ENTENDIENDO LA DIVERSIDAD