LAN MODULARRA: Tabakalerako talde hausnarketa
TABAKALERAKO TALDE HAUSNARKETA Lehengo egunean, tabakaleran egon ginan aniztasunaren inguruko tailer bat egiten. Gelan, lan modularreko taldetan egon gara lanean talde hausnarketa bat eginaz. Gure emaitza ondorengoa izan da: 1. Zer ikasi dugu aniztasunari buruz? Geneukan aurre ideiaren bat aldatu dut eserientzia edo ekitaldiaren ondoren? Nola? Aniztasuna aberastasun moduan ikustea ezinbestekoa dela arrotz sentitu ez gaitezen. 2. Zein da eragin gehien egin didan/digun esperientzia edo jarduera? Gehien gustatu zitzaiguna erakusketa ikusi aurretik egin genuen jarduera izan zen. Izan ere, denok sentitu izan gara noizbait arrotz egunerokotasunean bizi izaten ditugun egoeretan. Horrez gain, badaude guztiok arrotz sentitzen garen egoera ugari, besteak beste, egoera berrien aurrean. Bestalde, hainbat faktorek eragina izan dezakete arrotz sentitzerakoan: generoak, itsura fisikoak, ideologiak... Nancyren L'intrus erakusketa ere gu...