LAN MODULARRA: Tabakalerako talde hausnarketa
TABAKALERAKO TALDE HAUSNARKETA
Lehengo egunean, tabakaleran egon ginan aniztasunaren inguruko tailer bat egiten. Gelan, lan modularreko taldetan egon gara lanean talde hausnarketa bat eginaz. Gure emaitza ondorengoa izan da:
1. Zer ikasi dugu aniztasunari buruz? Geneukan aurre ideiaren bat aldatu dut eserientzia edo ekitaldiaren ondoren? Nola?
Aniztasuna aberastasun moduan ikustea ezinbestekoa dela arrotz sentitu ez gaitezen.
2. Zein da eragin gehien egin didan/digun esperientzia edo
jarduera?
Gehien gustatu zitzaiguna erakusketa ikusi aurretik egin genuen jarduera izan zen. Izan ere, denok sentitu izan gara noizbait arrotz egunerokotasunean bizi izaten ditugun egoeretan. Horrez gain, badaude guztiok arrotz sentitzen garen egoera ugari, besteak beste, egoera berrien aurrean. Bestalde, hainbat faktorek eragina izan dezakete arrotz sentitzerakoan: generoak, itsura fisikoak, ideologiak...
Nancyren L'intrus erakusketa ere gustatu zitzaigun; zehazki azken minutuetan ikusi genuen neska Argeliarren bideoa. Beraien errealitatea filtrorik gabe ezagutzeko aukera bat izan dugulako.
3. Ze sentimenduak izan genituen? Zerekin lotzen ditugu?
Bestalde, hasieran eginiko jardueran, egoera idazterako garaian ez zitzaigun ezer bururatzen eta hasieran deseroso sentitu ginen. Aldiz, jarduera burutzerakoan, arrotz sentiarazten gaituzten zenbait jarduera dauden eta hauetako zenbat elkarbanatzen ditugun ohartu ginen.
Aurrez aipatutako bideoak inpotentzia eta tristura sentiarazi zigun, emakume horiek beraien egoera erreprimitutik ateratzeko ezin dutelako ezer ez egin. Egungo borroka feministarekin lotzen dugu; emakumeok inpotentzia horretatik ateratzen ditugun borrokatu eta justizia egiteko indarrekin hain zuzen ere.
4. Zerbait ikasi edo aldatu badugu, badakigu ze
prozesu izan dugun edo zerk erraztu duen?
Gizarteak sinistarazten dizkigun aurre iritziak askotan faltsuak direla ohartu gara.
Horrez gain, geure buruak grabatuz ikaskuntza esanguratsu bat egin dezakegula ikasi dugu, bai eta teknika hau haurrekin erabili dezakegula ere. Honek, egunerokotasunean burutzen dituzten egoera ezberdinak grabatu eta ebaluatzeaz gain, gurasoei erakusteko aukera ere ematen digu. Grabaketa hauen bidez, detaile txikiak aztertuz, informazio ugari jaso ditzakegu. Gainera, haurrei behar duten denbora ematea ezinbestekoa dela ikusi genuen, hau da, umeen behar eta erritmoa errespetatzea.
5. Zerbait ikasi al dut taldekideengandik? Zer? Ze testuinguruan?
Momentu batzutan gizarteak arrotz sentiarazi gaitu normaltasun batetik irteten garelako; baina hasierako ekintza horri esker ohartu injustizia sozialak
“Aurre iritziek laguna etsai bihurtzen dute.”
Comentarios
Publicar un comentario