KULTURA KONTZEPTUA
1. GAIA: GIZARTE ETA KULTURA INGURUNEAREN EZAGUTZA
1.1. jarduera. ANIZTASUNA. Bideo eta irudien inguruko hausnarketa
Taldearen zkia / Taldearen izena: 10. taldea XIMAN
Parte hartutako kideak: Xabier Muruzabal, Ane Lujanbio, Maria Ezpeleta, Irati Oliden eta Nahia Lasa
Data: 2019-02-14
|
Bideoen zerrenda
OHARRAK | ||
1 | Ur Handitan (1) | |
2 | Normal. Isabel Coixet |
“Normal”aren kontzeptua zer den, are gehiago, existitzen ote den zalantzan jatzen dute. Bakoitzarentzat normala berak egiten duena dela azalduz eta beraz, ez dagoela denontzat “normala” den zerbait.
Horrez gain, normala ez dena norbaitek zu normala ez zarela erabakitzeagatik, zuri gaizki sentiaraztea dela ere esaten da.
|
3 | Eta zu zer zara, neska ala mutila? |
Gizarteak neska edo mutil izateagatik ezarri dituen estereotipo, jolas, zeregin, nortasunak... azaltzen dira bertan. Emakumea izanez gero, panpinekin, itsura zaintzeko produktuekin jolastu behar duzula erakusten dizute, polita, irribarretsua, neska txintxoa, gozoa, ederra, bihotz behera izan behar duzula eta zu zaintzeko gizon bat ezagutu beharko duzula ere. Mutilek aldiz, negarrik egiten ez dutela, ausart, indartsu, zuhurrak, argiak, boteretsuak direla erakusten zaie.
Haurrak norbere kulturako genero ereduan hazi eta heziko dira eta pixkanaka hauek erreproduzituz joango dira.
|
4 | Daisy, 8 urteko neska mutil eta nesken arropa aztertzen |
Bideoan 8 urte dituen neska bat ikusten da arropa denda baten barruan dagoena. Honek nesken arropa kritikatu egiten du, bertan dauden mezuak oso sinpleak eta aspergarriak direla esanez. Mutilen arropa ordea, esploratzea eta zure ametsak jarraitzea, gauza ezberdinak egitea adierazten dituzte. Gertatzen den arazoa da, kamiseta hauek mutilen sekzioan daudenez, ezin dituela erosi neska izateagatik eta hauek erosi ahal izateko bururatzen zaio mutilen kamiseta hauek nesken sekzioan jartzea. Neskarekin ados gaude izan ere uste dugu edonork erosi dezakeela gustuko duen arropa nahiz eta arropa hau beste generoarentzako “eginda/bideratuta” dagoen.
|
5 | 5 urteko neska jostailuak aztertzen |
Bideoan 5 urteko neska bat ikusten da. Honek esaten duena da ez dela justua mutilek super heroiak erostea eta neskak panpinak erostea, bakarrik hauen kaxak arrosak edo urdinak direlako, hau gertatzearen errua enpresei dagokiela esanez. Gure ustez umeak arrazoi dauka bai mutilak eta bai neskak super heroiak eta bai panpinak erosi nahi dituztela esaten duenean, izan ere bakoitzak berak nahi duena erosi dezake nahiz eta honen kaxa estereotipoengatik generoari ez dagokionez. Kaxan kolorea nahiz eta “egokiena” ez izan, edonork erosi dezake, barruan dagoena gustatzen baldinba zaio.
|
6 | Ur Handitan. Lara | Gizarte honetan, familia bakoitza mundu bat da, baita pertsona bakar bat. Bakoitza ezberdina da, inor ez da besteak bezalakoa, horren oinarria da aniztasuna. Bideo honen bitartez familia baten egoera azaltzen da, zehazki esanda Lararena. Akondroplasia eta bere bitza kontatzen digu: haurtzaro, gaztaroa, operatu ondorengo sentsazioak... Neska alaia da, berak esaten duenez ez da gaixo eta zoriontsu bizi da. Bizitzaren bide honetan bere erabakia izan den operatzea zentimetro batzuk ahazteko, baina, bideoan azaltzen duen bezala damutzen da, asko sufritu baitu eta ez zen berak espero edo azaldu ziotena bezala izan. Kasu honetan ikusten den bezala berak barneratua du fisikoki besteak bezala ez dela izango baina zoriontsu da agian beste batzuk baino zoriontsuago, bizitza egonkor bat du familia, ahizpa, lagunak. |
7 | Ur Handitan. Iñaki | Bideo honetan, gizon baten egoera azaltzen da, Iñakirena. Iñakik, 15 urterekin bi metrotik gora neurtzen zuen. Bere garaiera dela eta, hainbat iseka jasan behar izan ditu haurtzaroan zehar, bai ikasleengandik, bai irakasleengandik ere. Jazarpen fisikoa ere jaso izan zuen Iñakik bere gelakideengandik, eta egoera zail honek, bere buruaz beste egiteko garra piztu zion, baina amildegiaren ertzean orduak igaro ondoren, bizitzari aurre egitea egitea erabaki zuen. Honekin ikus dezakegu, aniztasunaren aurrean ditugun jarreran gehienetan ezkorrak izan ohi direla eta jarrera hauek besteei min egitera bakarrik bultzatzen gaituztela. Hala ere, Iñakik, bere aniztasuna onartu eta gaur egun Eskola Jazarpenaren inguruko hitzaldiak emateko indarra bildu du. Honela, lehenengo pertsonan konta baititzake bere haurtzaroan bizitako momentu gogorrak. |
8 | Ur Handitan (2) | |
9 | Friends |
Bideo hauetan, hainbat eratako jazarpenak ageri dira. Jazarpen hitza eskolarekin edo haurrekin lotzen dugun arren, ezin dugu ahaztu helduen artean ere ematen dela. Besteak beste, bideo hauetako batean azaltzen den bezala lantokietan.
Horrez gain, jazarpena fisikoa bakarrik ez dela ikus daiteke bideo hauetan. Izan ere, hitzezko jazarpena da gehien azaltzen dena bideo hauetan. Hauek, min fisikoa egiten ez duten arren, jazarpen psikologikoa eragiten dute. Hitzezkoa ez ezik hitzik gabekoa ere azaltzen da, hau da, bazterkeria.
|
10 | Padre de familia |
Bideo honetan semeak aitari amari buruz hitz egiten hasten dio, semeak azaltzen dio tratu txarrak ematen dizkiola: gehiegi kontrolatzen diola, denen aurrean lotsagarri uzten duela… aitak esageratzen ari dela esaten dio eta semeak berriz konta egiten dio. Ama triste ikusten duela, goibel eta honek berriz emaztea maite duela esaten dio baina bere maitatzek era dela esaten dio.
Norberak beste pertsona bere modura maite dezake, baina errespetuz. Besteari modu desegokian zaintzea, lotsagarri uztea ez baita maitatzea. Maitatzen badugu, hoberena opa baitiogu.
|
NORBERAREN ABIAPUNTUA: ETA ZUK, NOLA IDENTIFIKATZEN DUZU ZURE BURUA?
Gure burua identifikatzea, talde batean kokatzea, jarrera bat edo bestea dugula esatea, zaila izaten da askotan. Gure burua definitzeko arraza, generoa, joera politikoak, gizarte-taldeak, izaeraren adjektiboak eta bestelakoak erabiltzen dira normalean.
Zure burua identifikatu beharko bazenu, nola egingo zenuke?
Ni Xabier Muruzabal naiz eta honela identifikatzen dut nire burua: 21 urte dituen mutil Donostiar bat naiz. Kirola egitea asko gustatzen zait, lagunekin egotearekin batera. Bidaiatzea gustatzen zait, gauza berriak ikastearekin batera.
Ondoren, konpartitu taldekideekin eta identifikatu ea zein motakoak izan diren esberdintasunak edo gauza amankomunak.
DESBERDINTSAUNAK
|
AMANKOMUNAK
|
|
|
1. GENEROA ETA ESTEREOTIPOAK
1.1. Nola jantziko zenukeen zure alaba edo semea?
Edozein kolorez jantziko genuke, hau da, orain arte ezarritako generoarekin lotutako koloreak kontuan izan gabe.
1.2. Zenbat neska edo mutil zaudete klasean?
Ustez, 36 neska eta 7 mutil gaude.
1.3. Gradu zehatzak daude neska edo mutilei zuzenduta?
Mutilei edo neskei zuzendutako gradu zehatzik ez dagoen arren, gradu batzuetan besteetan baino neska edo mutil gehiago daudela nabarmena da. Hau, urteetan zehar gizarteak genero bakoitzari ezarritako errolen ondorio garbi bat da, hots, emakumezkoak zaintzarekin lotuz eta gizonezkoa mekanika edo ingenieritzarekin lotuz.
1.4. Lan arloan desberdintasunik ba al dago?
Ezin uka dezakegu lan arloan desberdintasunak daudela. Emakumezko askok, emakume izateagatik soldata baxuagoa irabazten dute esaterako.
1.5. Anai arreben arteko desberdintasunik badago?
Gure ustez, etxean laguntzerako orduan geroz eta gutxiago dagoen arren, hau da, generoak alde batera utziz, biei berbera eskatzen zaien arren, kalera irteterakoan edota bikotekidea izaterakoan neskekin eta mutilekin izaten den jarrera ezberdina izaten da. Neskei, kontuz ibiltzeko esaten zaie, bakarrik ez ibiltzeko... Aldiz, mutilei ez zaie horrelakorik esaten.
1.6. Modako estereotipoak. Aztertu bi portadak. Zein ideia/mezu eskaintzen du formalki zein edukien aldetik?
Superhombre
|
Glamour
| |
Forma
|
Kolorea: urdin berdexkak eta horia Tipografia: letra lodi eta zuzena, honek indarra adieraziz, finkotasuna, gogortasuna. Gorpuzkera: Gorputz enborra biluzik duela azaltzen da gizona, muskulozko gorputz ideal bat erakutsiz. Horrez gain, gizarteak ezarritako genero estereotipo idealaren isla da. Gizon indartsu, eder eta erakargarri baten irudia da. Jarrera eta aurpegia: Bere aurpegiko espresioak gorputzaren jarrerak autoritatea markatzen dute.
|
Kolorea: arroxa Letra: Fina, kurbaduna eta goxoa, honek emakumeak finak eta ederrak izan behar dutela adieraziz. Gorpuzkera: Soineko txuriarekin, garbitasuna eta zintzotasuna transmititzen digute. Bestalde, azaltzen diren bi emakumeak, gizarteak ezarritako genero estereotipo idealen islada dira; izan ere, argalak, politak eta arraza txuriko “emakumeak” dira. Jarrera eta aurpegia: Jarrera sentsuala adierazten dute. Horrez gain, beraien itxurak esaneko emakume fin, inuzente eta zintzoa errepresentatzen du.
|
Edukiak
|
Super hombre: Aldizkariaren izenburu bezela azaltzen da, honek jarraian datorrenaren edukia laburbilduz. Bertan idatzita azaltzen diren esaldiek gizonezkoek honelakoak izan behar dutela azaltzen dute: Aldi berean gauza asko egiteko gai ez direla, zakil haundia izan behar dutela, beraiek kontsumitutako elikagaiak garagardoa eta barbakoa izan behar dutela, ensaladak soilik emakumezkoen gauzak izan behar direla azalduz.
|
Zirugia: gizarteak ezarritako “canonak” bete behar dituzte eta horretarako zirugia proposatzen dute. Beti perfektu egon behar dugunez, jarraitu beharreko hainbat argibide azaltzen dizkigute. Bikoteen arteko arazoak gure esku daudela sinestarazten digute, beraz, honi aurre egiteko hainbat argibide eskaintzen dizkigute. Zure bizitza osatzeko, bikote bat behar duzula eta beretaz maitemindu behar duzula sinestarazten digute. Horrezgain, bikote heterosexual tradizionalari egiten dio erreferentzia beste aukerarik egongo ez balitz bezala. Segurtasuna perfekzioarekin lotzen dute.
|
1.7. Telebistako irudiko argazkiak aztertu. Zer nabarmendu dezakezu? Nola deskribatuko zenuke bertan ikusitakoa?
Zapeando
|
Emakume guztiak hanka bistan, gona motz-motzarekin eta takoiekin jantzi dituzte, ileari eta makillajeari ere berebiziko garrantzia emanez. Bien bitartean, gizonezkoak galtza luzeekin eta alkandorarekin azaltzen dira. Jantziak alde batera utziz, emakumeak ezarritako estereotipoak jarraitzen dituztenak dira, esate baterako, denak argalak dira. Mutilek aldiz, gizarteak ezarritako estereotipoak ez dituzte hain garbi jarraitzen. Jarrerari dagokionez, emakume guztiek jarrera estrategiko bat dute dotoretasuna adieraziz.
|
Urte zahar gaua
|
Ekitaldi honetan, emakumezkoen janzkerari ekitaldiari berari baino garrantzi handiagoa ematen zaio, hau erakartzeko objektu gisa erabiliz. Bestalde, emakumeak gazteak eta gorputz “ideala” errepresentatzen dutenak diren bitartean, gizonezkoak ez dira hain gazteak, ezta gorputz “idealekoak” ere.
|
1.8. Estetikaren aldetik, estereotipoak existitzen al dira? Gure gizartean zein estereotipo daudela uste duzu? Ipini ereduak.
Bai. “Kanon” batzuk ditugu ezarriak gizartean eta hauek betetzen dituzten pertsonak dira nagusi komunikabide zein iragarki gehienetan.
Estereotipoen ereduak:
Emakumeenak:
- 90-60-90 neurria
- Arraza zurikoak zenbat eta azal kolore ilunagoa eduki orduan eta hobe
- 1,63cm inguru neurtu behar dugu
- Azalean inperfekzio gabe eta ederra
Gizonezkoak:
- Muskuluak ondo definituta
- Altuera handikoak
- Arraza zurikoak zenbat eta azal kolore ilunagoa eduki orduan eta hobe
- Azalean inperfekzio gabe eta ederra
1.9. Beste kultura batzuetan gure estereotipo berak al dituzte estetikan? Eta beste garai/aro batzuetan berdinak al ziren? Ipini ereduak
Ez, argi dago kultura zein garai bakoitzean estereotipoak aldatu egiten direla. Hau da, garai edo kultura bakoitzean estereotipo ezberdinak daude. Horren adibide ditugu ondorengo kasu hauek:
- Orain dela hamarkada batzuk emakumezkoen gorputz ideala, gaur egungoa baino dezente lodiagoa zen.
- Marruekosen esaterako emakumezkoek buruan zapi bat daramate.
- Afrikan emakumezkoen gorputz idealak, gorputz zabalak dira.
1.10. Ikusi duzue “Mikromatxismo” bideoak. Zabalduta dago? Nesak ala mutila izanda, horrelakorik ezagutu duzue? Nola sentitu zarete? Garrantzia kentzen diogu -brometan ari direla, “ligatu” nahi du-, berehala desenkusatzen dugu?
Bai, gure ustez zabalduta dago. Hala ere, neskak konszienteagoak gara hauetaz, izan ere, eragin zuzena dute gure bizitzan eta egunerokotasunean pairatzen ditugu. Hauen aurrean, emozio ugari izan ditugu. Esaterako, gutxiespena, errua, inpotentzia, nazka, dezepzioa, negargurea, beldurra... sentitu ditugu.
Egoera hauek ez ditugu inolaz ere bromatzat hartzen.
2. ANIZTASUNAREN AURREAN, ZER?
2. 1. Ur Handitan saioa ikusi. Aniztasunaren ideiaren zabalpenerako eta moduluko lanerako interesgarriak izan daitezkeen ideiak jaso.
- Desbesberdinak izateagatik baztertuak sentitu direla.
- Egoera honek Lararengan bere gorputzean aldaketak egitera bultzatu egin zion handitu ahal izateko “txikia” izateagatik. Gaur egun damutu egiten da aldaketa hauek egin izanagatik.
- Batzuk txikiegiak direlako eta beste batzuk handiagoak direlako gizarteak normaltasunetik kanpo dauden ezaugarriak izateagatik diskriminatuak izaten dira.
2.2. FRIENS Bideoei egokitzen zaizkien izenburuak hautatu
1
| |
2
| |
3
| |
4
| |
5
| |
6
|
a) Aniztasuna ikuspegitik hor agertzen diren jazarpenak edo diskriminazioak, ze motakoak dira?
funtzionala fisikoak, zuzenka edo zeharkakoak ahozkoak sozialak arrazakeria janzkera edo izakera ciberbulling
b) Bideoaren protagonista, nola sentituko da? Noizbait, horrelako egoera batean ikusi duzu zure burua edo beste testuinguruan horrelakoak jasan dituen pertsonaren bat ezagutu duzu?
d) Jazarpenak edo diskriminazioak egiten dituztenak zeintzuk dira, zergatik egiten dituzte horrelakoak? nola sentitzen dira?
e) Eta ikusleak edo lekukoak, zer egiten dute? zergatik uste duzu horrela jokatzen dutela? nola sentitzen dira?
Comentarios
Publicar un comentario