LAN MODULARRA: UNRWA tailerrak
UNRWA TAILERREN HAUSNARKETAK
Tailerraren lehen zatia, areto nagusian izan zen. Bertan, hainbat pertsonen hitzaldiak entzuteko aukera izan genuen. Egungo planetako justizia eza ezagututa, gizarte eraldaketarako jardunaldi hauen helburua herritar aktibo eta kritikoak sortzea zen.
Lehen hitzaldian, palestinarrek egun duten egoera azaldu ziguten. Hitzaldi honen helburu nagusia errefuxiatuen estereotipoekin haustea zen, genero ikuspegian zentratuz. Herritartasun eta hezkuntza eredu global hau kalitatezkoa izan dadin, ezinbestekoa da elkar ezagutzea eta elkarrekin egiten, izaten eta bizitzen ikastea. Etengabeko gogoeta eta hausnarketa bultzatu behar du.
Jarraian artearen inguruan hitz egin ziguten; hau gizartea eraldatzeko tresna gisa azalduz. Artea hezkuntzarako tresna erabilgarria dela transmititu ziguten, hau tokira eta garaira egokituz joan behar zela aditzera emanez. Bestalde atentzioa eman zigun pantaila handian proiektatu zituzten bi irudik, zeinak egun zenbat argazki ateratzen diren pentsatzera eraman gintuen.
Bigarren egunean 3 tailer ezberdinetan jardun genuen:
Komiki tailerra:
Hasieran, informazio orokorra landu genuen irakaslearen esperientziatik gauza berriak ikasiz.
Egin genuen lehenengo jarduera asko gustatu zitzaidan, izan ere bakoitzak orri batekin hasten zen. Bertan aurpegi bat marraztu behar genuen eta irakasleak seinalea egitean orrialdea eskubialdera pasa beharra genuen, beste baten marrazkian aurpegia margotzen jarraituz. Amaieran, marrazki guztiak begiratu genituen hauek aztertuz.
Egin genuen hurrengo jarduera, asko gustatu zitzaidan. Bi papertxo genituen bakoitzak; paper baten kausa bat idatzi behar genuen eta bestean subjektu bat. Bi paper hauek bi poltsatan sartu genituen, ondoren bakoitzak hauetako bana hartzeko, bakoitzak egoera ezberdin bat izanik. Ondoren, bakoitzak bere egoera honekin komiki bat egin behar zuen. Asko gustatu zitzaidan izan ere gela barruan egiteko jarduera oso apropos eta dibertigarria iruditu zaitelako.
Tailerra orokorrean oso interesgarria iruditu zitzaidan, gela barruan jarduera ezberdinak egiteko oso aproposa dela uste dudalako, eta gai ezberdinak modu ezberdinean emateko lagungarria dela iruditzen zaidalako.
Antzerki tailerra:
Hasieran elkar- ezagutza jolasak egin genituen, konfiantza sustatzekoak eta norbera bere buruarekin aske sentitzekoak. Pixkanaka jolas horiek zentzua hartzen joan ziren egindako ariketak antzerkiko zatiak baitziren. Pixkanaka antzerkia osatzen joan ginen historia modukoak kontatu eta elementuak erabiliz.
Goiza antzerkia behin eta berriz praktikatzen egon ondoren, goizaren amaieran, beste klasekideak gimnasiora etorri eta lehendik entsaiatutakoa besteei antzeztu genien.
Comentarios
Publicar un comentario