PAUSOKA TALDE HAUSNARKETA




PAUSOKA TALDE HAUSNARKETA


Pausoka elkartearen hitzaldia areto nagusian izan genuen. Elkartearen sortzailetako bat, kide eta guraso den  Maiteder- ek aurkeztu zuen hitzaldia.

Hasieran bere bizipenak kontatu zizkigun, bere bizitzako etapa garrantzitsu eta zaien berri, eta horrekin batera Pausoka elkartea, Hernanin aurkitzen den behar bereziak dituzten gurasoen elkartea.

Oso hitzaldi interesgarria izan zen, lehenik eta behin bere bizitzako pasarteak kontatu zituelako, bere umearen argazki eta bideo laburrak erakutsiz, azaltzen zuenarekin bat eginez.

Bere semea Aimar da, eta garun paralisia du. Jaio zenean dena ondo zihoala uste bazuten ere, hilabete batzuen ondoren etorri zen ustekabea. Maitederrek esan zuenaren baitan, albistea jasotzerakoan, ahul sentitu zen ez baitzekien non, nora, norengana jo. Baina, ahaleginak egin eta, bera izan da Pausoka elkartearen sortzailetako bat. Bere helburua, haur guztiak defendatu, beraien eskubideak indartuz, beraiekin borrokatu eta inplikatzea izan da. Horrez gain, hori bizitzen duten guraso, familiei... egoera horiek arazo bezala ikusi ordez, gizarte eraldaketa bezala hartzea ere izan du helburu.

Berak, arazoak eduki zituen bere umea ikastetxeetan matrikulatzeko, ez zituzten behar adina baliabide kasu horretako familien beharrak asetzeko. Hiru eskola ezberdinetan saiakera egin ondoren, kostata eta sufrituta, azken eskolan gustura hartu zuten. Pasarte hori gertatzea nahiko lotsagarria dela esan daiteke. Haurrak eskoletara joatea eskubide bat denez, garun paralisia duten haurrak ere, ez al dituzte beste umeen eskubide berak eduki behar?
Horrelako hitzaldiak oso baliagarriak direla guretzat, irakasle izango garen aldetik ikusteko, gaur egun horrelako kasuak egunerokotasunean aurkitu ditzakegula edozein ikastetxetan. Eta are eta interesgarriagoa Maitederrek bere esperientzia kontatzea, bizitutakoa eta sentitutakoa gurekin partekatzea oso aberasgarria izan zelako. Gure iritziz, edozein eskolak eduki beharko lituzke baliabideak horrelako kasuren bat egongo balitz, inolako arazorik gabe eta eskuak zabalik, ikasle guztiei behar dituzten baliabideak eskaintzeko.

Amaitzeko, esan beharra dugu, haurrengandik uste baino gehiago dugula ikasteko. Izan ere, helduak gara aniztasunari beldurra diogunak, haurrek egoera hauen aurrean zaintzarako eta ardurarako joerak izaten baitituzte. Eta honetaz baliatuz, lanketa positibo hezitzaile bat jartzen badugu martxan, haur guztien ongizatea sustatzeko aukera handiagoak izango ditugu.

Comentarios

Entradas populares de este blog

LAN MODULARRA: Talde lanarako errubrika

PRESENTACIÓN

ENTENDIENDO LA DIVERSIDAD