IPUINAREN LANKETA
IPUINAREN LANKETA
1.BLOKEA: Hausnarketa
Ipuinen lanketak, aniztasunaren kontzeptuaren ideia aldatu ez digun arren, hau eraikitzen lagundu digu. Hau da, aniztasuna ezaugarri fisiko, motore edo kognitiboetatik haratago doala ikusi dugu. Besteak beste, ezaugarri sozial edo ekonomikoek ere eragina dute.
Tximeleta Belarriak izan da arreta gehien eman digun ipuina. Izan ere, bertan egunera arte jorratu ez dugun aniztasuna azaltzen baita. Eta horrez gain, ipuin gehientsuenek ez bezala, ez du amaiera perfekturik. Arazoa konpontzen ez den arren, protagonistak, hots, Maddik, bere jarrera aldatuz, isekei aurre egiten die.
2.BLOKEA: Proposamena eskolari begira
Ipuinak, Haur Hezkuntzan modu honetako gaiak lantzeko tresna baliagarriak direla uste dugu. Izan ere, haurrei gertakizun hauek protagonistak balira bezala bizitzeko aukera ematen zaie, bai eta protagonisten emozioak eta sentimenduak esperimentatzeko aukera ere. Horrela gai hauen inguruko hausnarketa burutzera animatuz. Gai hauek bereziki garrantzitsuak iruditu zaizkigu, egun gizarte anitz batean bizi garelako eta egunerokotasunean horrelako egoerak bizi izaten ditugulako.
Ipuinak lantzeaz gain, hauetan oinarritutako antzerkiak burutzea ere interesgarria iruditzen zaigu. Izan ere, ekintza honen bidez, hasiera batean ipuinaren bidez sentitutakoa identifikatu eta kudeatu behar da, gero, hau besteei helarazteko. Horrez gain, antzerkiaren bidez, komunikazio, elkarlan eta lotsaren lanketa ere burutzen da.
Comentarios
Publicar un comentario