MEMORIA PLAZA
MEMORIA PLAZA: TALDE HAUSNARKETA
Gai hau entzuna egiten zaigun arren, ez dugu uste nahikoa informazio dugunik. Hau da, ez dakigu zer dagoen honen atzetik. Uste dugu, gobernuak interes politikoengatik gauza ugari estali nahi izan dituela gizarteak gertakizunak ahaztu zitzan.
Garai horiei buruz familian kontatutako pasarteak ezagutzen genituen, bai eta ikus entzun ezberdinen bitartez jasotakoa ere. Gainera, jasotako informazio hau bi alde oso ezberdinetatik izan da, hau da, bi ikuspegi oso ezberdinetatik.
Gure ustez, honek aniztasunarekin zerikusia dauka; izan ere, bideoan azaltzen ziren familia guztiek komunean zuten senideren bat galdu izana. Berdintasun horren atzean aniztasun zabal bat ezkutatzen zen, familia hauek euren senideen heriotza modu ezberdin batean bizitu dute.
Arestian esan dugun moduan, denok hitz egin dugu noizbait honetaz bai guraso edota lagunekin. Ezkutuko gai bat denez, honek interes handiagoa sortzen du, eta beraz, honi buruzko informazioa lortzeko zailtasunak ditugunez, konfiantzazko jendearekin hitz egiten dugu honetaz.
Testigantzen artean pare bat mezu positibo aurkitu ditugu. Halako gertakizunak sekula ahaztuko ez diren arren, familia batzuk barkatzea erabaki dute bizitza osoa gorrotatzen ez pasatzearren. Hala, bizitzan aurrera jarraitzeko ahaldundia adierazi dute.
Gai hau isiltasunpean egon dela iruditzen zaigunez, interesgarria zein garrantzitsua iruditzen zaigu hau sakontzea eta lantzea; izan ere, honen bidez gauza ugari landu ditzakegu, besteak beste, emozioak.
XIMAN taldea
Comentarios
Publicar un comentario