CALCUTA ONDOAN
CALCUTA ONDOAN TALDE HAUSNARKETA
Calcuta Ondoan, GGKE 1999an jaiotako Gipuzkoako irabazteko asmorik gabeko erakunde bat da, onura publikorako aitortua. Calcuta Ondoan-ek laguntza humanitario eta garapenerako proiektuen alde egiten du lan Indiako pertsona eta taldeen sustapen integralerako, betiere gizaki eta herri moduan duten nortasuna eta erlijioa errespetatuz eta giza eskubideak eta genero-berdintasuna bermatuz. Kultur arteko aniztasunaren aberastasuna eta desberdina denarekiko errespetua indartzen du.
Calcuta Ondoan eraikitzeko, gida gisa dituzten eta beraiekin bat datozen balore bartzuk ondorengoak dira:
- Solidaritatea
- Gardentasuna
- Koherentzia
- Genero-ekitatea
- Lankidetza
- Partaidetza
- Gertutasuna
Calcuta ondoaneko kide batzuk etorri ziren Otsailaren 22an eta beraiekin hainbat jarduera egin eta egoera ezberdinak aztertu genituen. Jarduerak ondorengoak izan ziren:
Lehenengo jardueran, hainbat talde ezberdinetan antolatu gintuzten. Hauetako batzuei egoera ezberdinak planteatzen zieten eta hauek egoera horren alde edo kontra zeuden adierazi behar zuten alde batera edo bestera joanaz, egoeraren haurren ze aukera hartu behar zuten ez baldinba zekiten, erdialdean geratu behar ziren. Beste batzuk ordea, borobil bat osatu behar zuten beraien artean, ondoren borobila osatzen zuen kide bat honen erdialdera joan behar zuen eta bere izena eta bera deskribatzen zuen adjektibo bat esan behar zuen, adjektiboa bere izenaren lehenengo hizki berdinarekin hasi behar zen.
Bigarren jardueran, hainbat jarduera ezberdin egin genituen, talde bakoitza ariketa ezberdin bat egin zuen. Gure taldea, modako aldizkari batean antolatzaileak emandako nexka baten argazkia ikusita nexka hori bertan aurkitu behar genuen. Hau identifikatu ondoren, bakoitzak paper batean idatzi behar zuen zer egin gabe ezin zuen kalera atera. Ondoren, gelara itzultzean talde bakoitzak beste taldeei egin zuen azaldu zuen.
Azkeneko jardueran, egunaren ebaluazioa egiteko, bi kutxa erakutsi zizkiguten. Kutxa bat bakarrik erabili genuen. Barruan, zenbait material zeuden: borragoma bat, plastilina, ispilu bat, bonbila bat… eta hauetako bat aukeratu behar izan genuen, berarekin identifikatzen genuelako egindako saioa. Aukeraketa honetan egunean zehar izandako sentsazio eta ideiak islatu behar ziren.
Gure taldearen ustez, hitzaldi hau oso baliagarria izan, era berean hizlariak oso gertukoak izan ziren. Beraien helburua talde guztiak jarduera guztietan parte hartzea zen, baino denbora ematen ez zuenez talde bakoitza jarduera batzuetan hartu zuen parte, besteak esperimentatzeko denborarik gabe.
Comentarios
Publicar un comentario