NAIZEN TALDE HAUSNARKETA
NAIZEN TALDE HAUSNARKETA
Sarritan entzun dugu sexu identitateaz, aldiz, oso gutxitan landu dugu hau. NAIZEN elkartearen eta Luarren eskutik izan genuen hitzaldian, honetxez hitz egin zuten, honen trata1era desegoki batek dakartzan arazo guztien inguruan alegia.
Beren sexualitateaz edota generoaz aldatzea erabakitzen duten pertsonek epaitzen dituzten begiradak jasan behar izaten dute, beste jende askok bezala. Pertsona hauek sarritan epaitzen ditugu gizarteak ezarritako “normaltasun” horretatik urruntzen direlako, gainontzeko askok zer garen ere ez dakigunean, emakume edo gizon izatea zer den ez dakigunean.
Gizarteak gizon eta emakume izatearen irudi bat sortu zuen eta horixe bera da gutako bakoitzari inposatzen zaiona, baina errealitatea oso bestelakoa da. Izan ere, denok gara intersexualak, bizitza guztian zehar sexuatzen baikoaz.
Generoak gizarte honi egin dion kaltea handia dela argi dugu, bai eta jaiotzen garenetik pititoa edo alua izateagatik ezberdin hazten gaituztela ere.
Honen aurrean, gure eginbeharra aniztasuna balorea jartzea da, zoragarria dela ulertaraziz eta haurrak horretan heztea. Aldiz, sortuko dugun sufrimenduak, pertsona baten bizitzarekin buka dezake. Transexualek, sexuz aldatzen direnean trantsitu bat egiten dutela esan ohi dugu. Baina, haiek dira trantsitua egiten dutenak, hala gu?
Pertsona hauek sentimenduak zalantzan jartzeak, ez onartzeak… beraien izaera eta beraien desioak muturrera eramatea eragiten du, beraiek zer diren argi utzi nahi baitute, gizarteari diren hori erakutsi nahi baitiote eta askotan zein zaren erakusteko gauza askotatik erreprimitu behar izaten dira.
- Egin ezazue ahal duzuen guztia gurasoak haurraren bidelagun izan daitezen eta hori posible egiterik ez baduzue, izan zaitezke haur horren arnas leku behintzat.
Hitzaldia osotasunean oso hunkigarria izan zen bai lehengo zatian aurkeztu zena zein bigarrenean, beraiek bizitutako esperientziak baitziren. Ez gara ohartzen horrelako kasuez gertutik eduki arte.
Gainera gu irakasle izango garen aldetik, prozesu honetan guztian bide lagun izan behar dugula transmititu zigun Luarrek. Izan ere, beraiek diren bezalakoak ez onartzeak errepresio izugarria sentiarazten diete. Horrez gain, gainontzeko ikaskideei ere errespetuzko jarrerak azaltzea ezinbestekoa da, gelako giroa goxoa eta konfiantzazkoa izan dadin.
Comentarios
Publicar un comentario