PAUSOKA TALDE HAUSNARKETA
PAUSOKA TALDE HAUSNARKETA Pausoka elkartearen hitzaldia areto nagusian izan genuen. Elkartearen sortzailetako bat, kide eta guraso den Maiteder- ek aurkeztu zuen hitzaldia. Hasieran bere bizipenak kontatu zizkigun, bere bizitzako etapa garrantzitsu eta zaien berri, eta horrekin batera Pausoka elkartea, Hernanin aurkitzen den behar bereziak dituzten gurasoen elkartea. Oso hitzaldi interesgarria izan zen, lehenik eta behin bere bizitzako pasarteak kontatu zituelako, bere umearen argazki eta bideo laburrak erakutsiz, azaltzen zuenarekin bat eginez. Bere semea Aimar da, eta garun paralisia du. Jaio zenean dena ondo zihoala uste bazuten ere, hilabete batzuen ondoren etorri zen ustekabea. Maitederrek esan zuenaren baitan, albistea jasotzerakoan, ahul sentitu zen ez baitzekien non, nora, norengana jo. Baina, ahaleginak egin eta, bera izan da Pausoka elkartearen sortzailetako bat. Bere helburua, haur guztiak defendatu, beraien eskubideak indartuz, beraiekin borroka...