LAN MODULARRA: UNRWA tailerrak
UNRWA TAILERREN HAUSNARKETAK Tailerraren lehen zatia, areto nagusian izan zen. Bertan, hainbat pertsonen hitzaldiak entzuteko aukera izan genuen. Egungo planetako justizia eza ezagututa, gizarte eraldaketarako jardunaldi hauen helburua herritar aktibo eta kritikoak sortzea zen. Lehen hitzaldian, palestinarrek egun duten egoera azaldu ziguten. Hitzaldi honen helburu nagusia errefuxiatuen estereotipoekin haustea zen, genero ikuspegian zentratuz. Herritartasun eta hezkuntza eredu global hau kalitatezkoa izan dadin, ezinbestekoa da elkar ezagutzea eta elkarrekin egiten, izaten eta bizitzen ikastea. Etengabeko gogoeta eta hausnarketa bultzatu behar du. Jarraian artearen inguruan hitz egin ziguten; hau gizartea eraldatzeko tresna gisa azalduz. Artea hezkuntzarako tresna erabilgarria dela transmititu ziguten, hau tokira eta garaira egokituz joan behar zela aditzera emanez. Bestalde atentzioa eman zigun pantaila handian proiektatu zituzten bi irudik, zeinak egun zenbat arg...